XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Physice konsideratuta, iñoiz ez dira egon Europa'ko nazioak gaur bezin alkarturik.

Teknikari esker, ordu gutxitan eldu gaitezke gure Kontinenteko lurralde urrutienetaraño.

Televisioak eta Irratiak alderdi guzietako berriak begi-belarrietara egunero ekartzen dizkigute.

Nazioak turismoari ateak iriki dizkiote: oporretan millaka doaz atzerrira.

Nazio arteko komerzioa, gero ta neurri aundiagoetan, errien bizitzarako kondizio bearrezkoa biurtu da.

Baña animen eta biotzen batasunaz ezin dugu ori bera esan.

Azken urte auetan Europa-idea arrigarriz zimeldu ta kaskartu da.

1914 eta 1939'ko krisisak Europa'ko anima zatituta utzi zuten.

Urte askotan gorrotoa eta pesimismoa nagusi izan dira.

Eta bigarren mundu-gerratearen ondotik Europa'ko destinoa Amerikanoen eskuetan ikusi dugu.

Beste aldetik, mundu guzian orain arte Europa'ren magalpean bizi ziran erriak, eldu egin dira eta bere esku izanik, bide berrietatik doaz.

Europa'ren gidaritzaz entzun ere ez dute nai.

Nola berpiztu Europa'ren destinoa?

Izan ere, Europa'ren destinoa au izan da: kultura superior bat lortu eta kultura orren bidez mundu osoan influidu.

Ezin dugu ahaztu: Gizaldietan barrena Europa osoa kultura berdiñetan errotu zan: Athenas'tik giza-askatasuna, buru-ulermenaren nagusitasuna eta individuoaren balioa mamitu zitun.

Erroma'tik Ordo publikoa, zuzentasuna Ius, estaduaren konzienzia eta ziudadania.

Jerusalendik ostera, monoteismoa, kristianismoaren idea.

Mende askotan Europa'ren konzienzia kultura ta politika bakar batekin eratua izan da.